XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... senar-emazteak haragi edo sexu harremanak beste erabide batez erabiltea erabagiten badabe abortoa kenduta eurentzat hori egokiago aurkitzen dabelako, egin leikee hori ere horregaitik euren buruak errudun ikusi gabe.

Hampauml;ring-entzat senar-emazteen haragi hartu-emonak ez dira, lege zaharreko teologoak nahi daben lez, mundura seme-alabak ekarteko bakarrik.

Seme-alabak ekarri, hazi eta hezi.

Ondo dago hori.

Horretarako egina da ezkontza.

Eta ezkontzara doazen guztiak, batez beste, beteten dabe eginbehar hori.

Beraz, jaiotzak arautzea gurasoen eskubidea da, eta ez beste inorena.

Baina, horrez gainera, ezkontza maitasunaren ezaugarri eta betegarri da.

Maitasuna da ezkontzaren oinarri eta zutoin.

Eta sexu harreman horreek beharrezkoak ditue senar-emazteak maitasunari eutsiteko.

Berez da gatxa maitasunean luzaroan irautea.

Erraz apurtzen da ontzi bitxi hori.

Horregaitik begiramen handia behar dau senar-emazteen maitasunak, bidean jarritako oztoporen baten jausi eta apurtu ez dadin.

Maitasuna arnasatu, hil ez daiten.

Hampauml;ring-en susmoa bete zan.

Askok eta askok alde egin dabe Elizatik, Elizak neurriz gainetiko irakatsiak jarri ditualako ezkonduen bidean.

Hampauml;ring-en irakatsiak jakituriaz eta zentzun handiz jantzirik etozan, eta oihartzun eta arrakasta handia izan eben giza maila guztietan.

Hainbat nazioetako Gotzain Batzarretan onartuak izan ziran, teologoen artean bardin, eta guraso eta kristauen artean zetan esanik ere ez.